Kontzertua 10ekoa izan bada, baina zure sare sozialetan 5ekoa ematen baduÂ
zure jarraitzaileak kontzertura joan nahiko dutela uste duzu?
Askok argazki politak ateratzen dituzte, baina hori ez da nahikoa.
Harago joan behar da.
Sortzen den edukiak publikoarekin konektatu behar du, hunkitu egin behar ditu eta kontzertuak bizi nahi izateko arrazoiak eman behar dizkie.
Sareetan funtzionatzeko eta jendea zure hurrengo bolora joan dadin pentsatutako argazki eta bideo horiek sortzeaz arduratzen naiz.
Guztiaz arduratzen naiz: sortuko den edukia planifikatzetik hasi eta eduki guztia eta argitaratzeko proposamenak zuri igotzeko prest emateraino, kontzertuaren ondoren ere zure sareek funtzionatzen jarrai dezaten pentsatuta.
Kontzertua baino egun batzuk lehenago, zuen unibertsoan sartuko naiz: zuen Instagram aztertuko dut, eduki ideiak bilatuko ditut, zuen abestiak entzungo ditut eta setlist-a eskatuko dizuet.
Guzti honek zuen energia ulertzeko balioko dit, show-aren unerik indartsuenak aurreratzeko eta zuen nortasuna hobeto islatuko duen eduki mota definitzeko. Horrela, kontzertua iristen denean, argi jakingo dugu lortu nahi dugun edukia.
Kontzertuaren egunean, soinu probarako iritsiko naiz eta bertan egongo naiz zuekin. Probaren ondoren, elkarrekin aztertuko dugu setlist-a kontzertuaren une nagusiak baieztatzeko: une bereziak noiz izango diren, publikoarekiko interakzioak edo gonbidaturik egongo den.
Kontzertuan zehar, eszenatokiaren eta ikusleen artean ibiliko naiz, prestatu genuen edukia eta espero gabe sortzen dena harrapatuz. Eta, nola ez, kontzertuaz gozatuko dut publikoaren beste batek bezala (lan egiten ere gozatzen da eta 😉 ).
Kontzertuaren ondoren, gau horretan bertan materiala aukeratzen eta editatzen hasiko naiz, hurrengo egunean eduki guztia antolatuta izan dezazuen eta, gainera, argitaratzeko proposamen batzuk egin diezazkizueten, igotzeko prest. Horrela, ez duzue material guztia berrikusi beharko eta ez duzue denborarik galdu beharko argitalpenak prestatzen, eta edukia arazorik gabe deskargatu eta partekatu ahal izango duzue.
Kontzertua baino egun batzuk lehenago, zuen unibertsoan sartuko naiz: zuen Instagram aztertuko dut, eduki ideiak bilatuko ditut, zuen abestiak entzungo ditut eta setlist-a eskatuko dizuet.
Guzti honek zuen energia ulertzeko balioko dit, show-aren unerik indartsuenak aurreratzeko eta zuen nortasuna hobeto islatuko duen eduki mota definitzeko. Horrela, kontzertua iristen denean, argi jakingo dugu lortu nahi dugun edukia.
Kontzertuaren egunean, soinu probarako iritsiko naiz eta bertan egongo naiz zuekin.
Probaren ondoren, elkarrekin aztertuko dugu setlist-a kontzertuaren une nagusiak baieztatzeko: une bereziak noiz izango diren, publikoarekiko interakzioak edo gonbidaturik egongo den.
Kontzertuan zehar, eszenatokiaren eta ikusleen artean ibiliko naiz, prestatu genuen edukia eta espero gabe sortzen dena harrapatuz. Eta, nola ez, kontzertuaz gozatuko dut publikoaren beste batek bezala (lan egiten ere gozatzen da eta 😉 )
Kontzertuaren ondoren, gau horretan bertan materiala aukeratzen eta editatzen hasiko naiz, hurrengo egunean eduki guztia antolatuta izan dezazuen eta, gainera, argitaratzeko proposamen batzuk egin diezazkizueten, igotzeko prest.
Horrela, ez duzue material guztia berrikusi beharko eta ez duzue denborarik galdu beharko argitalpenak prestatzen, eta edukia arazorik gabe deskargatu eta partekatu ahal izango duzue.
Bai, autonomoa naiz, Gizarte Segurantzaren kuota ordaintzen duten eta hiruhileko bakoitzaren hasieran ogasunari ordaintzen dioten horietakoa.
Entrega-karpetan argazki eta bideo hautatuak eta editatuak izango dituzu karpeten arabera ordenatuta, nahi duzuenean ahal izan dezazuen. Gainera, eduki horrekin egingo dituzun argitalpen-proposamenen karpeta bat ere izango duzu, zuk deskargatu eta Instagramera igo besterik egin ez dezazun.
Nire lana batez ere Instagramera zuzenduta dagoenez, emaitzak ikusteko lekurik onena hor dago. Nire profiletik has zaitezke (@peiozamaa) eta hortik aurrera ikertuz joan.
Eduki guztia kontzertua amaitu eta gehienez 24 ordura entregatzen dut.
Oso ondo, konfiantzazko argazkilari bat baduzu ederto datorkigu, ez bainator bera ordezkatzera, laguntzera baizik. Berarekin koordinatuko naiz eta zuen esperientzia aprobetxatuko dut eduki hobea eta desberdinagoa sortzeko, pertsona bakar batek lortu ezin duen begirada osagarri batekin. Hemen daukazu honen adibide bat.
Bai, noski! Proposamen hauek prestatzen ditut denbora aurrezteko, baina argazki bat edo bideo bat ez zaizula gustatzen ikusten baduzu, zuzenean aldatu edo ken dezakezu.
Ez kezkatu, eguraldi txarra egiteak ez du esan nahi emaitza txarra izango denik, kontzertua aurrera doan bitartean berdin egingo dut lan. Kontzertua bertan behera geratzen bada eguraldi txarragatik, aurrekontuaren zati bat kobratuko du, unean uneko baldintzen arabera.
Bai, baina gehiago balio du. Nahi baduzu, zehaztu aurrekontua eskatzean.